|
GNOME 2.30 euskaratzen... |
|
Idazlea dooteo
|
|
2010/03/03 |
|
http://live.gnome.org/TwoPointTwentynine orrialdean ikus daitekeenez, aste gutxi batzu barru, martxoaren amaierarako hain zuzen, GNOME 2.30 kaleratzea espero denez, datozten egunetan mezu berrien euskaraketarekin arituko naiz. Bitartean, eskertuko nuke jadanik euskaratuta dauden mezuetan aurkitzen dituzuen akatsen berri jakinaraziko bazenidate, 2.30 bertsiorako (eta baita aurrekoetarako ere) zuzenketak egiteko Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
OpenOffice.org 3.2.0 euskaraz eskuragarri |
|
Idazlea dooteo
|
|
2010/02/17 |
Ia astebeteko atzerapenarekin, OpenOffice.org 3.2.0 euskarazko bertsioa prest dago deskargatzeko. OpenOffice.org-en webgunetik deskarga daiteke, eta oraingoz honako sistema eragileentzako dago eskuragarri:- GNU/Linux
- MacOS X (Intel)
- Windows
Gainera hizkuntzari dagozkion artxiboak ere eskura daitezke. OOo deskargatzeko joan honako helbidera: EuskalGNUko OOo atalean ere eskuragarri jarri ditugu: On dagizuela! Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
Nolan zatitu fitxategi handiak gero batzeko |
|
Idazlea dooteo
|
|
2010/02/10 |
[http://mirutalibre.wordpress.com gunean [1] irakurrita]: demagun Ogg Theora formatuko bideo bat webgune batera igotzea nahi dugula. Webgune horrek fitxategiaren gehienezko tamaina 200 MBtakoa izatea eskatzen du, baina ordenagailuan dugun bideoak 1600 GBkoa dela. Egoera hau dela eta, bideoa hainbat fitxategi txikiagoetan zatitu behar dugu.
Horretarako ireki dezagune terminal bat eta koka gaitezen bideoa dagoen direktorioan:
$ cd ${HOME}/bideoak
Orain bideoa 200 MB tamainako hainbat fitxategitan zatituko dugu 'split' komandoa erabiliz. Komando honen sintaxia honakoa da:
split [aukerako parametroak] [sarrerako_fitxategia] [irteerako_fitxategia]
Split komandoaren portaera lehenetsia 1000 lerro arteko fitxategiak sortzea da. Fitxategi hauek aa, ab, ac... atzizkiekin izendatzen dira. Irteerako fitxategiaren izenik ez bada ematen, x izena ezarriko dio. Ondorioz, irteerako fitxategien izenak xaa, xab, xac... izango lirateke. Sarrerako fitxategi gisa '-' minus ikurra (edo gidoia) ematen bada, split komandoak sarrera estandarretik irakurriko ditu datuak. Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
Gehiago...
|
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 1 - 4 Guztira: 179 |