Xuxen III GPL lizentziarekin PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2008/05/12

Xuxen III zuzentzaile ortografikoa Eusko Jaurlaritzako zerbitzarian azpalditik eskuragarri zegoen. Baina orain dela gutxirarte Xuxen-en eskuliburuan Creative Commons lizentziapean kaleratzen zela aipatzen zen. CC lizentzia zela eta Xuxen ezin zen Debian bezalako banaketa batean sartu.

Pasa den astean ordea http://www.euskara.euskadi.net zerbitzariko Xuxen-i dagokion atala eguneratu egin dute, eta ondorioz lizentzia berri batekin jarri dute Xuxen: GPL lizentzia.

GPL lizentzia agertzen duen PDF fitxategia hemendik deskarga daiteke:

Xuxen.pdf

GPL lizentziak baimentzen du Xuxen tresna Debian banaketan sartzea, baita OpenOffice.org aplikazioan hedapen gisa ere prestatzea. Guzti hau kontutan izanda, software libreko euskal komunitateak Xuxen zuzentzailea bai Debian-en bai OOo barruan sartzea espero dugu. Eta noski espero dugu IXA/Eleka-ren  laguntzarekin ere kontatzea :)

 Mila esker IXA/Eleka-ri eta Eusko Jaurlaritzaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari tresna hau libre jartzeagatik.

Estekak:

 




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU