| Thunderbird 3 posta-bezeroa argitaratua |
|
|
|
| Idazlea dooteo | ||||
| 2009/12/09 | ||||
|
Mozilla proiektuko Thunderbird posta-bezeroaren 3. bertsioa kaleratu berri da, eta Librezaleko kideen lanari esker Euskaraz erabiltzekoaukera daukagu. Thunderbird aplikazioa GNU/Linux, MacOS X eta Windows sistemetan erabil daiteke.
Berrikuntzen artean aplikazioa fitxetan erabiltzeko aukera eskaintzen du, Firefox nabigatzaileko fitxak atsegin badituzu, Thunderbird-ekoekin gozatuko duzu, gainera bilaketa baten emaitzak fitxa berri batean agertuko dira. Hedapen edo gehigarriak instala ditzakezu aplikazio hau pertsonalizatzeko. Postaren kontua konfiguratzean POP3, IMAP edo bestelako protokoloak ez dituzu kontutan eduki beharko, nahikoa izango da Izen-abizenak, helbidea eta pasahitza ematearekin. Deskargatzeko edota aplikazio honen 3. bertsioak dakartzan berrikuntzei buruz gehiago jakiteko bisitatu honako web orrialdea: http://eu.www.mozillamessaging.com/eu/thunderbird/
Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak. Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6 |
||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen