| Nolan konfiguratu GRUB Debian (sda) + Windows (hda) |
|
|
|
| Idazlea dooteo | ||||
| 2010/02/06 | ||||
|
Gaur gauean hor aritu gara (Heiritx, say hello to the public!) ordenagailu bateko abioa konfiguratzen. Alde batetik Debian GNU/Linux sistema Sata diskoan instalatuta dago, eta BIOSean Sata disko gogor horrek lehentasuna dauka abiatzeko orduan. Bestetik, Windows sistema eragile bat Ide motako disko gogorrean. Aurrenik, eta SystemRescue LiveCDa erabiliz, abioko Grub sistema birkonfiguratu dugu, hau da, LiveCDren saioan supererabiltzaile gisa sartutakoan, honako komandoa exekutatuz: # grub Bertan, grub komandoaren shell-aren barruan, grub> find /boot/grub/stage1 (hd1,0) grub> root (hd0,0) grub> setup (hd0) Honek badu bere garrantzia, zeren eta grub-eko stage1 2. disko gogorrean aurkitu izan arren, eta kasu honetan, aurrenekoan jarri behar dugu (ordenagailua xapoa baita, eta nahiko txoliñak direlako :-P ) Grub-eko shell-atik irtetzeko, 'quit' azkar batekin nahikoa da. Eta gero, ordenagailua berrabiarazi eta sartu Debian maitean. Hori egindakoan, ireki terminal bat, hasi saioa supererabiltzaile gisa (badakit dakizuela baina badazpada 'su -' komandoa erabiliz) $ su - (sartu dagokion pasahitza) Eta orain editatu menu.lst fitxategia: # nano /boot/grub/menu.lst Gehitu fitxategiaren amaieran honako lerroak: title Debian GNU/Linux, kernel 2.6.26-2-686
Gorde eta irten fitxategitik. Zerbait bitxia daukate azken sistema abiatzeko lerroek: 'map' instrukzioa. Zein da horretarako arrazoia? Ba munduko sistema eragilerik eskasena den Windows sistemak (uitx! barkatu Microsoft, e'nuen hori esaterik nahi... behartu egin naute!) bere burua abiatzekoa den aurreneko disko gogorreko aurreneko partizioan egotea eskatzen omen du. Kasu honetan ordea, Debian tronu horretan eserita dagoenez, 'map' instrukzioarekin adarra jotzen diogu Windows-i, eta zera aipatzen diogu: map (hd0) (hd1)map (hd1) (hd0) aurreneko disko gogorra bigarrena dela, eta alderantziz. Behin Windows-en arrotasuna asetutakoan, eta menu.lst fitxategia gorde eta sistema berrabiarazitakoan, Windows sistema abiatzeko gai da! Hala ere, eta EuskalGNUtik beti gomendatzen dizuegun bezala, ahaztu Windows sistemaz eta goxatu Debian GNU/Linuxekin! Astebukaera poOOlitta pasa!
Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak. Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6 |
||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen