Nolan zatitu fitxategi handiak gero batzeko PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2010/02/10
[http://mirutalibre.wordpress.com gunean [1] irakurrita]: demagun Ogg Theora formatuko bideo bat webgune batera igotzea nahi dugula. Webgune horrek  fitxategiaren gehienezko tamaina 200 MBtakoa izatea eskatzen du, baina ordenagailuan dugun bideoak 1600 GBkoa dela. Egoera hau dela eta, bideoa hainbat fitxategi txikiagoetan zatitu behar dugu.

Horretarako ireki dezagune terminal bat eta koka gaitezen bideoa dagoen direktorioan:

$ cd ${HOME}/bideoak

Orain bideoa 200 MB tamainako hainbat fitxategitan zatituko dugu 'split' komandoa erabiliz. Komando honen sintaxia honakoa da:

split [aukerako parametroak] [sarrerako_fitxategia] [irteerako_fitxategia]

Split komandoaren portaera lehenetsia 1000 lerro arteko fitxategiak sortzea da. Fitxategi hauek aa, ab, ac... atzizkiekin izendatzen dira. Irteerako fitxategiaren izenik ez bada ematen, x izena ezarriko dio. Ondorioz, irteerako fitxategien izenak xaa, xab, xac... izango lirateke. Sarrerako fitxategi gisa '-' minus ikurra (edo gidoia) ematen bada, split komandoak sarrera estandarretik irakurriko ditu datuak.

Jarrai dezagun adibidearekin:

$ split -d -b 200m nire_aurreneko_filma.ogv nire_aurreneko_filma.

Aipatu bezala, split komandoak zati bakoitzari atzizki alfabetiko bat ezartzen dio. Guk ordea, zenbakiak atzizki gisa nahi ditugunez, '-d' aukera ezarri diogu komandoari. Horrela, irteerako fitxategi bakoitzaren atzizkia 00, 01, 02,... Hori dela eta, adibide honetako irteerako fitxategien izenak nire_aurreneko_filma.00, nire_aurreneko_filma.01, nire_aurreneko_filma.02 e.a. izango dira.

'-b' aukerarekin zati bakoitzaren gehienezko tamaina zein izango den zehazten diogu, besterik aipatu ezean, Byte kopuruak zehazten dira. Arestiko adibidean '-b 200m' erabiltzean zati bakoitzaren gehienezko tamaina 200 MBtakoa izango dela adierazten diogu komandoari. 'b', 'k', edo 'm' erabil ditzakezu byte, kilobyte edo megabyte tamainak zehazteko.

Gero, komandoari jatorriko fitxategia zein den zehaten diogu, eta amaierako parametroarekin berriz zati bakoitzak izango duen izena. Ohartu zaitez fitxategiaren amaieran '.' (puntua) karakterea jarri diogula. Horrela irteerako fitxategiak nire_aurreneko_filma.00 izena edukiko nire_aurreneko_filma00 izenaren ordez.

Atzizkiko karaktere kopurua handiagoa izatea nahi bada, -a  erabili, lehenetsi gisa 2 karaktere erabiliko baitira atzizkietan. Hiru digitutako atzizkia nahi izanez gero, honako komandoa erabiliko genuke:

$ split -d -a 3 -b 200m nire_aurreneko_filma.ogv nire_aurreneko_filma.

Aurrez zatitutako fitxategiak beste ordenagailu batean deskargatu ondoren, fitxategi guzti horiek bakar batean bilduko ditugu jatorriko bideoa lortuz. 'cat' komandoa erabiltzen da hainbat zatiko fitxategiak konkatenatzeko edo bistaratzeko. Fitxategi bakoitza zer idatzi beharrik ez dugu, horretarako erabiliko baitugu '*' izartxoa komodina :)

$ cat nire_aurreneko_filma.* > nire_aurreneko_filma.ogv

Azkenik, '>' ikurrak komandoaren irteera fitxategi bakar batera berbideratuko duela nabarmentzea besterik ez zaigu falta.

Prest dugu bideoa erreproduzitzeko :)

[1] http://mirutalibre.wordpress.com/2009/09/19/split-y-cat-cortando-partiendo-y-uniendo-archivos-en-gnulinux/




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
Hurrengoa >
EuskalGNU