LyX 1.6.7 euskaratuta PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2010/07/02

Nire ustez munduko testu-prozesadore onena den LyX basapiztia berriro euskaratuta dago, oraindik kaleratu gabe dagoen 1.6.7 bertsioa. LyXen euskaratzearen eguneraketa Gipuzkoako Foru Aldundia ren dirulaguntzarekin kontatu da.

LyX-en logotipoa

Proiektu honetan, LyX aplikazioaren interfazearen itzulpena eguneratzeaz gain,eta interfazearen aldaketa ere nabarmena izatean, testu-prozesadore honen hiru dokumentu interesgarrienak ia berriro hutsetik euskaratu dira, guztira gutxi gorabehera 49.000 hitz euskaratuz.

Matematikaren barra

LyX proiektura bidalita daudenez fitxategi hauek, bada garaia EuskalGNUren zerbitzarian ere eskuragarri jartzeko:

http://deskargak.euskalgnu.org/poak/LyX_1.6.7_euskaratuta.tar.gz

Beti bezala, on dagizuela!

 




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU