|
Idazlea dooteo
|
|
2010/08/10 |
|
KDEkoek noiz hartzen dituzte oporrak? Gaur bertan kaleratu da 4.5 bertsioa, eta ni hondartzara joan gabe! Bertsio honi buruz gauza gehiago idatz dezaket... baina egun osoa daramat Debian-en instalatzaileko mezuekin, eta banoa apaltzera. Hor uzten dizuet argazkitxoa:
Bertsio honi buruz gehiago jakiteko, zoaz hona: http://kde.org/announcements/4.5/ KDEzale guztioi, zorionak! Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
Debian 6.0 Squeeze izoztuta |
|
Idazlea dooteo
|
|
2010/08/06 |
|
New York-en gertatzen ari den "Debconf10" Debian -eko garatzaileen urteroko mintegian, hurrengo banaketa egonkorra izango den Debian 6.0 "Squeeze" izoztea erabaki dute, honela garatzaileek ez dute onartuko eginbide berririk banaketa honetan sartzea, eta unekoekin arituko dira sakonki Debian-en argitalpen egonkorraren kalitate ezaguna lortzeko.
Etorriko den argitalpenak Linux 2.6.32 bertsioa erabiliko du kernel lehenetsi gisa instalatzailean eta Linux-eko arkitektura guztietan. Beste eginbideen artean, argitalpen honek honakoak edukiko ditu:
* Mahaigaineko inguruneen azken bertsioak. Hau da, KDE 4.4.5, Gnome 2.30.0, LXDE 0.5.0, XFCE 4.6.2, X.org 7.5, OpenOffice.org 3.2.1 eta beste hainbat aplikazio. * Zerbitzari gisa aritzeko diren softwareen uneko bertsio egonkorrak, hala nola Apache 2.2.16, PHP 5.3.2, MySQL 5.1.48, PostgreSQL 8.4.4 eta Samba 3.4. * Interpretatzaile eta konpiladore modernoak, hala nola Python 2.6 eta 3.1, Perl 5.10, GHC 6.12 eta GCC 4.4. * Mendekotasunean oinarritutako abioko script-ak 'insserv' erabiliz, exekuzio paraleloa baimenduz sistemak abiatzeko behar duen denbora gutxiagotzeko. Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
Idazlea marcos
|
|
2010/07/04 |
 Igo behar nuen. Denda bateko beherapenak iragartzeko kartela... Frankfurten!!!!
Iruzkinak (1) |
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 1 - 4 Guztira: 189 |