|
Thunderbird 3 posta-bezeroa argitaratua |
|
Idazlea dooteo
|
|
2009/12/09 |
|
Mozilla proiektuko Thunderbird posta-bezeroaren 3. bertsioa kaleratu berri da, eta Librezaleko kideen lanari esker Euskaraz erabiltzekoaukera daukagu. Thunderbird aplikazioa GNU/Linux, MacOS X eta Windows sistemetan erabil daiteke.
Berrikuntzen artean aplikazioa fitxetan erabiltzeko aukera eskaintzen du, Firefox nabigatzaileko fitxak atsegin badituzu, Thunderbird-ekoekin gozatuko duzu, gainera bilaketa baten emaitzak fitxa berri batean agertuko dira. Hedapen edo gehigarriak instala ditzakezu aplikazio hau pertsonalizatzeko. Postaren kontua konfiguratzean POP3, IMAP edo bestelako protokoloak ez dituzu kontutan eduki beharko, nahikoa izango da Izen-abizenak, helbidea eta pasahitza ematearekin. Deskargatzeko edota aplikazio honen 3. bertsioak dakartzan berrikuntzei buruz gehiago jakiteko bisitatu honako web orrialdea: http://eu.www.mozillamessaging.com/eu/thunderbird/ Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
KDEuskaraz atala berritua |
|
Idazlea marcos
|
|
2009/12/07 |
|
Azkenean KDEuskaraz proiektuaren atala berritu dugu. Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
Gehiago...
|
|
|
Idazlea dooteo
|
|
2009/11/25 |
|
Atzo, azaroaren 24ean, argitaratu zen Inkscape aplikazioaren 0.47 bertsioa. Gogoratu dezagun aplikazio hau marrazki bektorialak jorratzeko dela, eta GNU/Linux sisteman erabilgarri egoteaz gain MacOS X eta Windows sistemetarako ere prestatuta dagoela.
Azpimarratu nahi da baita ere aplikazio honen interfazea erabat euskaratuta dagoela :) Bertsio hau GNU/Linux-eko banaketa garrantzitsuenetan instalagarri egongo den arren laster batean, norbaitek deskargatu eta probatzeko asmoa badu, honako estekatik eskura dezake: http://inkscape.org/download/ Bestalde, euskaraketan akatsen bat aurkituz gero, eskertuko nuke nirekin harremanetan jartzea, akatsak ahalik eta azkarren konpontzeko. On dagizuela! Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
Gehiago...
|
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 17 - 20 Guztira: 189 |