|
Idazlea dooteo
|
|
2007/07/17 |
|
Duela bi aste tarberna batean metxero bat erosi nuen Argi daukagu lemarekin. Metxero bitxia: alde batetik sua ematen du, eta bestetik berriz argia, argi urdina hain zuzen. Grazia egin zidan eta argi urdina emateak gauean edo ilun dauden lekuetan ibiltzeko lagun dezake.
Metxeroaren sua ordea agortu denez zaborrera botatzea bururatu zait... baina! Epaaaaa! Metxeroa berriro aztertu dut eta barruan botoidun hiru pila ditu. Botoidun pilak oso kutsakorrak dira, eta ezin dira zabor arruntera bota. Pilak botatzeko ontzi bereziak baitaude. Zer egin?
Ba erraza, metxeroa desmuntatu eta pilak atera behar dira pilentzat bereziki prestatutako ontzietan botatzeko.
Argi daukagu argi ibili behar dela horrelako jostailuen hondakin arriskutsuekin, eta ezin direla edozein lekutara bota! Iruzkinak (11) |
|
|
Idazlea dooteo
|
|
2007/07/16 |
|
[Marrapuntu.org gunean irakurria]: "Metabolik biohacklab, udondo gaztetxean biltzen den hacklab bizkaitar ospetsua desagertzear dago. Bere post zerrenda publikoa jarraitzen duzuenok jakinaren gainean egonen zarete. Hacklab guztiek, momentu onak eta momentu txarrak jasaten dituzte beste edozein mugimendu bezala. Baina Metabolik maldan behera denbora asko egon ondoren bere jarduera emankorrari amaiera emanen dio. Horixe izan da bere azken asanbladaren erabakia; aukera gutxi zeuden: berdin jarraitu, ekintza zehatzetan sartu ala dena bertan behera uztea." "Zerrendan berehala agurrak eta atxikimenduak jaso dira, eta ez da harritzekoa, Metabolik inguruan bildutako hacker eta bestelako pertsonaiek bere jakintza eta batez ere bere denborarekin eskuzabaltasun ikaragarria erakutsi baitute. Metabolik badoa baina bere ekimen ugariek Leioako hackmeetinga, ikastaroak, kalehackingak, x-evian, alephandria, eta abar luze bat bere oihartzuna utziko dute sarean, betirako. Agur eta ohore." EuskalGNUtik Metabolik-ek egindako lan itzela eskertzea nahiko genuke, eta poz handia hartuko genuke etorkizunean Fenix hegaztiaren gisa Metabolik bere errautsetatik berpiztuko balitz. Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
Oraingoz Softwareen patenterik ez Europan |
|
Idazlea dooteo
|
|
2007/07/13 |
|
[Barrapunto.org gunean irakurria]: azken bi urteetan hainbat saiakera egon da Europako Komunitateko parlamentuan software arloan patenteak onartzeko. Behin eta berriz proposamenak behera bota izan arren, software jabedunen hainbat 'lobby'k azpijokuen bidez berriro patenteen aldeko proposamenak aurkezten zituzten. Eta proposamen bakoitzaren aurrean software libreko erabiltzaileok patenteen aurka lan egin dugu (batizpat ffii.org erakundeari esker :) Europako Patenteen Bulegoak eskainitako hitzaurrera gonbidatu zituen parlamentuko, industriako ordezkari, ONG eta hainbat aditu (gutxi gorabehera 100 bat entzule gerturatuz) uneko egoera aztertzeko. Hitzaurreko emaitzak dioenez ez dira softwareen patenteei buruzko eztabaidarik berriro irekiko, ezta legerla berririk bultzatuko ere. Hizlari guztiek pozez hartu zuten hain maila altuko eztabaidan parte hartzeagatik, gainera azpimarratu zuten softwareko berrikuntzei arloko legerlaren moldaketei buruzko eztabaita berri bat ez dela beharrezkoa ezta desiragarria ere. Hala ere, argi ibili beharko da estatu bakoitzean patenteen aldeko legerlirik ez dezaten sortu. Iruzkinak (11) |
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 173 - 176 Guztira: 189 |