|
Esan EZ Microsoft Office-ren formatua ISO estandar izateari |
|
Idazlea dooteo
|
|
2007/07/10 |
|
Microsoft ari da berriro formatu estandarrak hautsi nahian. Oraingoan berak sortu duen OOXML espezifikazioa ISO estandarra izateko Microsoft-ek bere lobby guztiak mugiarazi ditu. Zer da OOXML? Microsoft-ek sortu duen formatua OpenOffice.org-en OpenDocument formatuari aurre egiteko. OpenOffice.org bere 20 bertsiotik aurrera Open Document formatua (ODF) erabiltzen du, eta duela hilabete batzuk ISO estandarra izatea lortu zuen. Formatu hau irekia da, edonork (Microsoft-ek ere bai nahiko balu) garatu dezake softwarea formatu hau erabitzeko eta formatu librea denez ez du patenterik. Formatu hau erabiltzeagatik ezin da ordainik eskatu, librea baita. Microsoft-en jokuak ordea, beti aritu izan den bezala, bere formatu propioa (eta patentatua) inposatzea nahi du. Horretarako ISOri proposatu dio OOXML estandar izatea. Guztion laguntza behar dugu proposamen hau bertan behera botatzeko. Beraz, honako gunean sina dezakezue proposamenaren aurka: http://www.noooxml.org/petition Iruzkinak (11) |
|
Gehiago...
|
|
|
Elive 1.0 banaketa kaleratua |
|
Idazlea dooteo
|
|
2007/07/06 |
|
Elive banaketa Debian GNU/Linux banaketan oinarrituta dagoen LiveCD bat da. Elive ordenagailuan sartu eta CDtik sistema eragilea abiarazi orduko Enlightenment ingurune grafikoa erabiltzen duela ohar gaitezke. Hilabete ugari pasa dituzte beta bertsioekin, eta arazoak konpontzen joan diren heinean beste beta bat kaleratzen zuten. Uneko banaketa ordea 1.0 da, eta zenbaki honek adierazten duenez ez da Beta bertsioa, eguneroko lanak egitekoa baizik. Elive-ren gune naguzian aipatzen duten bezala, Elive ez da hasiberrientzako, ez da erabiltzaile aurreratuentzako, Elive ez da enpresentzako edo erabilpen pertsonalerako. Elive ARTEA da, eta artea eskertzen eta erabiltzen dutenentzako dago zuzendua. Probatu ezazu Elive, mundu honetan zer nahi duzun zuk zeuk erabakitzen duzulako. Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
CD eta DVD amaieraren hasiera? |
|
Idazlea dooteo
|
|
2007/07/04 |
Duela urte batzuk CD eta DVD euskarrietaz gain birgrabatzeko aukera eskaintzen duten CD-RW eta DVD+-RW agertu ziren. Horietaz gain USB bitartez konektatzen diren memoriak ere bai. Gaur egun 1GB edo 2GB tamainakoak merkatuan badaude, eta 4GB tamainakoak ere agertzen ari dira. USB motako memoriak ere birgrabagarriak dira noski.
Egungo ordenagailuek CD eta DVD euskarrietatik abiarazteko gaitasuna edukitzeaz gain USB bidez ere sistema eragilea abiatzeko ahalmena dute. Hori dela eta, deskargatzen ditugun GNU/Linux banaketak birgrabagarriak diren euskarrietan grabatu eta ordenagailuan banaketa berriak probatzeko aukera dugu. Iruzkinak (11) |
|
Gehiago...
|
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 177 - 180 Guztira: 189 |