|
Mandriva Corporate Desktop 4.0 kaleratua |
|
Idazlea dooteo
|
|
2007/06/26 |
|
[Distrowatch.com gunean irakurria]: Mandriva -ren Corporate Desktop 4.0 kaleratu berri den azken bertsio hau enpresa mundura zuzendutako banaketa da. Banaketa honen ezaugarrietariko batzuk honakoak dira: KDEko erabiltzaileen baimenak LDAP direktoriotik ezartzeko tresna berria; urruneko konexio seguruen eta 3G datu-txartelen konfigurazio erosoa; dauen enkriptazioaren euskarria, segurtasun handiko autentifikazioa, konexio seguruak eta suebaki interaktiboa; diseinu berria mahaigainaren eta 3Dko teknologien arteko bateragarritasunerako. Xehetasun gehiago Mandriva-k kaleratu duen prentsaurrekoan aurki dezakezu. Laster aurkituko da Mandriva Corporate Desktop 4.0 banaketa Mandriva-ren interneteko dendan: Mandriva Store. Probako bertsioa honako gunetik deskarga dezakezu: probako-banaketa Iruzkinak (11) |
|
|
Microsoft-en Windows Marketplace guneak Ubuntu 'perfektua dela' dio |
|
Idazlea dooteo
|
|
2007/06/22 |
|
[Growklaw.com gunean irakurria]: Microsoft-ek gune bat du hainbat software deskargatzeko, Windows Marketplace izenekoa. Bertatik bereak ez diren hainbat aplikazio deskarga daitezke. Atzo argitsunezko distira batean, zuk eta 10.000 erabiltzailek (edo gehiagok) bertako orrialde bateko estekatik (eskerrik asko Google Cache-ri) Ubuntu Linux deskargatu zenezake. Esteka horrek CNETen gunera bidaltzen zituen ikusleak banaketa deskargatzeko. Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
Gehiago...
|
|
|
RedHat, Mandriva eta Ubuntuk ez dute traturik egingo Microsoft-ekin |
|
Idazlea dooteo
|
|
2007/06/20 |
|
[Slashdot.org eta Barrapunto.com guneetan irakurria]: RedHat eta Ubuntu banaketek bertan behera bota dute Microsoft-ek eskainitako tratua. RedHat-ek tratu hau Microsoft-i zerga modernoa (gure hizkuntzan iraultza-zerga ere esan genezake) ordaintzeko bidea ikusten dute. Microsfot-ek beldurra hedatzeko (FUD) metodoa darabil enpresen artean, traturik egin ezean epaitegietan ikus omen daitezkeela bezalako mezuak zabalduz. Bestalde, zenbait zurrumurru zabaldu dira Mandriva-k Microsoft-ekin tratua sinatu omen duela aipatuz. Mandriva-ko hainbat iturrik diotenez ez dira egon negoziariorik. Gainera, Mandriva-ko François Bancilhon arduradunak ukatu egin ditu zurrumurruak, eta traturik ez dagoela azpimarratu du. Iruzkinak (11) |
|
Gehiago...
|
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 185 - 188 Guztira: 189 |