|
Fedora 12 banaketa laster kalean |
|
Idazlea dooteo
|
|
2009/11/13 |
|
Badirudi GNU/Linux sistemako hornitzaile nagusienak ados jarri direla banaketa nagusiak azaroan argitaratzeko. Duela egun batzuk Ubuntu 9.10 eta Mandriva 2010 izan ziren, atzo berriz openSUSE 11.2. Hemendik 5 bat egunetara RedHat ospetsuaren Fedora izeneko adarra argitaratuko da: Fedora 12 banaketa alegia. 
Fedorak GNOME 2.28 eta KDE 4.3 mahaigainak eskainiko ditu beste aplikazio batzuen artean. Pozik izango da gure Olentzero, gabonetarako oparien artean jzer aukeratu baitauka :-) Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
OOo 3.2 probako bertsioa prest |
|
Idazlea dooteo
|
|
2009/11/11 |
Oharra: albiste hau OOo-ko probak egitea nahi dituztenentzako zuzenduta dago.
OpenOffice.org 3.2 ez da oraindik ofizialki kaleratu, hala ere probako bertsioak eskuragarri jarri dira egon daitezkeen akatsak detektatzeko eta ahalik eta azkarren konpontzeko. OOo 3.2 probatzea nahi duenak honako webgunetik deskarga dezake:
http://ooo.euskalgnu.org/
Eskertuko nizuekete aurkitzen dituzuen akatsen berri ahalik eta azkarren jakinaraziko bazenidate, konponketak 3.2 bertsio ofizialean sartzeko.
Mila esker guztion laguntzagatik. Iruzkinak (1) |
|
|
FireFox-ek 5 urte bete ditu. Zorionak! |
|
Idazlea dooteo
|
|
2009/11/10 |
|
Azken egunotan, munduko hainbat webgunetan agertu da albistea: Mozillaren Firefox nabigatzaileak 5 urte bete ditu 1.0 bertsioa kaleratu zenetik.
Librezalekoek horren berri foroan emateaz gain, gertaera hau ospatzeko sortu den webgune berezia ere euskaratu dute: http://www.spreadfirefox.com/5years/eu/ Gainera, Firefox-en deskargen zenbatzailearen arabera, 1.123.352.262 deskarga egin dira albiste hau idaztean. Ikaragarria! Librezaleko kideei eskertzea nahiko genieke hainbeste denboran Firefox eta Thunderbird bezalako aplikazioak euskaratzeagatik. Mila esker!! Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 21 - 24 Guztira: 189 |