Mandriva 2010 banaketa probatzea nahi?
Idazlea dooteo   
2009/11/04

Oraindik ofizialki kaleratu ez den arren, mundu osoko Ftp ispiluetan Mandriva ren 2010.0 banaketaren ISO irudiak eskuragarri daude. Gogoratu behar da garai batean Mandrake izena zuen banaketa oso ospetsua izan zela, eta gaur egun Europan jarraitzaile asko dituela.

mandriva

CD-ROM edo DVD  euskarriarentzako ISO irudiak prest daude. CD-ROM irudien kasuan, KDE edo GNOME mahainagainentzako irudi bereziak daude:

DVDaren irudia:

 http://ftp.free.fr/mirrors/ftp.mandriva.com/MandrivaLinux/official/iso/2010/mandriva-linux-free-2010.0-x86_64.iso

Bestelako irudiak deskargatzeko, joan honako helbidera:

http://ftp.free.fr/mirrors/ftp.mandriva.com/MandrivaLinux/official/iso/2010/

 Ausartzen zara probatzera?

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
Ubunchu komikia [en]
Idazlea dooteo   
2009/11/03

Hiroshi Seo marrazle japoniarraren manga dugu hau, Ikastetxe bateko hiru ikasleei buruz aritzen den komiki honetan Ubuntu sistema eragilea ere du ardatz nagusi gisa.

ubunchu

Ingeleserako itzulpenak Fumihito Yoshida, Hajime Mizunoeta Martin Owens-en artean burutu ziren. Komiki hau CC-BY-NC lizentziapean kaleratzen da.

Honako esteketatik deskarga ditzakezue aurreneko bi atalak (ingelesez daude):

 http://divajutta.com/doctormo/ubunchu/ubunchu-episode-01.pdf

http://www.deviantart.com/download/125040217/Ubunchu_Ep02___English_RtL_Ed__by_C_quel.pdf

Norbait prest komiki labur hauek euskaratzeko? Baiezko kasuan, EuskalGNUko zerbitzarian lekua egingo genieke euskarazko bertsioari ;)

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
OpenOffice.org 100.000.000 deskargatara iritsita
Idazlea dooteo   
2009/11/02

Joan den urriaren 28an OpenOffice.org proiektuko webgune nagusitik 100 milioigarren deskarga egin zen duela urtebete 3.0 bertsioa kaleratu zenetik.

OOo 100 milioi deskarga

Erabiltzaile askok OOo-ko webgune nagusitik deskargatu ordez beste leku batzuetatik eskuratzen dutela (adib. http://ooo.euskalgnu.org :), edota Linux banaketa bat instalatzean OOo ere instala daitekela  kontutan hartzen bada jasotako kopuru hau majo handitzen da, 

 Zorionak OOo!

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 25 - 28 Guztira: 189
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU