Ubuntu 'Karmic Koala' (9.10) argitaratua
2009/10/29

Gaur da Canonical ekoizlearen banaketa berria argitaratzeko eguna: Ubuntu 9.10 bertsioa. Jakingo duzuenez, bertsioaren kodeak urtea eta hilabetea adierazten du: 200_9_ urteko _10_garren hilabetea.

ubuntu 9.10 logo

Debian-en oinarritutako banaketa honek zer berri dakar? Honako orrialdean agertzen denez

https://wiki.ubuntu.com/KarmicKoala/TechnicalOverview

GNOME mahaigainaren duela aste batzuk kaleratutako 2.28 bertsioa. Horretaz gain, mezularitzarako Empathy darabil (pidgin erabili ordez). Fitxategi-sistema lehenetsia Ext4 da, eta sistema ikaragarri azkarra da (noizko izango dugu Debian-en?), Ubuntu One (interneteko gunea babeskopiak egiteko, dokumentuak sinkronizatzeko/partekatzeko) eta beste hobekuntza batzuk.

Euskarazko mezuak ere hobetu egin dira, banaketa honetan agertzen ziren hainbat akats  zuzenduz.

Goza ezazue!

Iruzkinak (1)

 
Inkscape :: Laguntza eskaera Ubuntuko erabiltzaileei
Idazlea dooteo   
2009/09/29

Duela aste bat MacPro ordenagailu batean Ubuntun oinarritutako Mint banaketa instalatu nuen, eta Inkscape marrazki bektorialak jorratzeko aplikazioarekin hasi naiz jolasean, laster 0.47 bertsioa kaleratuko delako eta mezu batzuk euskaratu behar ditudalako.

Ustekabean ordea, Inscape-ko interfazeko mezu batzuk gazteleraz agertzen dira euskaraz agertu beharrean. Inkscape-ren bertsioa 0.46 da, eta berez Debian-en erabat euskaraz agertzen den arren, arestian aipatu bezala, Mint banaketan erdi euskaraz erdi gazteleraz agertzen da :(

Arazoa konpontzeko jakin behar dut ea Ubuntuko erabiltzaileok Inkscape erabat euskaratuta duzuen edo ez, eta zein bertsio darabilkizuen. Batizpat Inkscaperen 0.46 bertsioari buruzko datuak jakitea nahi ditut.

Zuen datuak jaso bezain laster Ubuntuko garatzaileekin jarriko naiz harremanetan arazo honi buruz gauzak argitzeko. Nire helbidea honakoa da: dooteo abildua zundan puntu com,  edo dooteo abildua euskalgnu puntu org.


Aurrez mila esker laguntzagatik,

Iruzkinak (2)

 
Asmoz fundazioak Software Librearen graduondoko ikastaroa eskainiko du
Idazlea dooteo   
2009/09/26
Euskal Herriko Unibertsitateak, Asmoz Fundazioa eta Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzaz, Software Librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatzeko gaitasunak irakasteko helburuarekin antolatu du ikastaroa.

Horren ondorioz, elkarrekin Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak on line ikastaroaren laugarren edizioa burutuko dute, nahiz eta Unibertsitate Graduondoko izaera lortu duenetik lehenengo edizioa izan.

Ikastaroaren metodologiak malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz.
      * Egitarauak aztertuko diren gaiak, izango duten iraupena eta parte hartuko duten irakasleak biltzen ditu.
      * Izen-emate epea 2009ko urriak 6ra arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua.
      * Iraupena: 2009ko azaroaren 2tik 2010eko uztaila arte.
      * Aurkezpen bideoa


http://linux.asmoz.org/

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 29 - 32 Guztira: 189
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU