Klip, laburmetrai eta filmeen webgune librea: Cinepata
2009/09/16
Jamendo.com gunearen antzekoa da Cinepata.org webgunea. Aurrenekoaren edukia musika librea bada, Creative Commons, Libre Art eta beste lizentzia libretan argitaratutako abestiekin osatutako, Cinepata gunean laburmetraiak, klip-ak, filmeak, dokumentalak eta filmagintzako bestelako lan mota libreak aurki daitezke, batizpat Creative Commons lizentziapean argitaratuak.
Webgune hau gazteleraz irakur daiteke, bere kokalekua Santiago de Chile baita.
[Jakintza.net gunean irakurrita]: “Gure ikastola libreagoa da” bideoak Jakintza ikastolak hartutako software librearen aldeko erabakiaren adierazpen bat da:
Erabaki honen hausnarketa eta arrazoiak honako PDF dokumentuan aurki daiteke: “Software askea irakaskuntzan” (PDF 100Kb).
Albistean dioten bezala: "Irailaren 1etik aurrera, gure irakasleek berrikuntza honekin topo egingo dute eta astebe beranduago ikasleak izango dira aldaketarekin topo egingo dutenak. Zalantzarik gabe, zailtasunak sortuko zaizkigu, baina guztion artean frogatuko dugu egin dugun hautua zuzena dela eta gure Hezkuntza Proiektuan aldarrikatzen ditugun xedeak lortu ahal izateko, beste aurrerapausu garrantzitsu bat dela."