Gaztelerazko "Implementación de Servidores con GNU/Linux" liburu elektronikoaren 2009ko abuztuko edizioa argitaratu berri da. 600 orrialde inguru dituen liburu honek 10 urteetako lanen eta esperientziak jasotzen ditu, eta 1999ko abuztuaren 27an hasi zen idazten. Alcancelibre.org webgunean dago eskuragarri Joel Barrios Dueñas-ek idatzitako liburu ikaragarri hau.
[Zabaldu.com gunean irakurrita]: "EAJk Microsoft-ekin sinatutako akordioak kritikatu ostean, beste zerbait espero bagenuen ere, PSOEk ez du software askearen aldeko apusturik egin. Aitzitik, inoiz egin den inbertsiorik garrantzitsuenean (kopurua eta etorkizunari begira duen garrantziarengatik), Windows XP, Office eta One Note lizentziak dituzten ia 20.000 ordenagailu txiki erosiko ditu LH 5. mailako ikasle guztiei emateko. Bill Gates-en etorkizuna ziurtatuta!!!"
PSOE oposizioan zegoenean, Idoia Mendiak behin baino gehiagotan galdetu zuen software lbrearen egoera Euskal Herriko arlo desberdinetan, eta galderen arabera bazirudien soft librearen aldekoak zirela.
Orain ordea, honako PDFan ikus daitekeenez, eta Zabaldu.com guneko albisteak dioen bezala, bete beharreko eskakizunetariko bat sistema eragilea Windows XP Profesional izatea da. Gainera, PDFan azpimarratzen denez: emango diren 20.000 ekipoetatik 18.500ek Microsoft Office Standard eta Microsoft One Note lizentziekin egon behar dute.