Akademy-es 2010 Bilbon
Idazlea dooteo   
2010/05/05

[kde-espana.es gunetik kopiatutako albistea]:

"KDE-España erakundeak, Itsas, UPV/EHUko (Euskal Herriko Unibertsitateko) Software Libre taldearekin, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzaz, Akademy-es jardunaldiak antolatuko ditu. KDE erabiltzaile eta garatzaileak batzen dituen jardunaldiak ditugu eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan burutuko dira maiatzaren 7, 8 eta 9an.

Egun horietan zehar hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat ekintza (irteerak, afariak, etab.) egongo dira. Honakoak dira helburuak:

  • Estatu osoko KDE garatzaileak elkartzea martxan dauden proiektuei buruz mintza daitezen, eta kodea, esperientziak eta ezagutzak truka ditzaten.
  • Unibertsitateko irakasle eta ikasleek KDEren gaitasun eta onuren berri ematea, ingurune honekin zerikusia duten Karrera Amaierako Proiektuen sorrera eta horiekin batera komunitatearen hazkuntza indartzeko.
  • KDE mahaigain eta garapen ingurune gisa profil teknikorik ez duten pertsonei ezagutzera ematea.

Eta, nola ez, guztiok Software Libreari buruz, eta bereziki KDEz, gehiago ikasiz gozatzea dugu helburu nagusia."

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
GNOME 2.30 argitaratua
Idazlea dooteo   
2010/04/01

GNOME mahaigainaren 2.30 bertsioa kaleratu da. Hainbat hizkuntzatan dago prestatuta, eta horien artean Euskara ere badago.

GNOME 2.30

Nautilus fitxategi-kudeatzaileak fitxen sistem erabiltzeaz gain, karpeta eta fitxategiak bistaratzeko modu zatikatu ere erakusten digu. Epiphany web arakatzaileak barrutik WebKit motorra darabil.  Erabiltzailearen denboraren jarraipena egiteko Time Tracker miniaplikazio berria eta beste zenbait hobekuntza ditu.

Bertsio honek dakartzan ezaugarri berriei buruz gehiago jakiteko ikusi honako  orrialdea:

http://library.gnome.org/misc/release-notes/2.30/index.html.en

Gauzak aurreikusita dauden bezala jarraitzen badute, irailean kaleratuko da 2.32 bertsioa, baina 3.0 bezala izendatuko da, eta hor aldaketak nabarmenagoak izango dira.

Ubuntu, Fedora, Mandriba  bezalako GNU/Linux-en banaketek laster edukiko dute prest GNOME 2.30 instalatzeko. Debian banaketaren kasuan litekeena da uneko testing adarrean edukitzea (pasa den astean egin nuen instalazio batean jadanik 2.29.3 bertsioa zakarrelako diot).

On dagizuela!

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Gehiago...
 
GNOME 2.30 euskaratzen...
Idazlea dooteo   
2010/03/03

http://live.gnome.org/TwoPointTwentynine orrialdean ikus daitekeenez, aste gutxi batzu barru, martxoaren amaierarako hain zuzen, GNOME 2.30 kaleratzea espero denez, datozten egunetan mezu berrien euskaraketarekin arituko naiz.

Bitartean, eskertuko nuke jadanik euskaratuta dauden mezuetan aurkitzen dituzuen akatsen berri jakinaraziko bazenidate, 2.30 bertsiorako (eta baita aurrekoetarako ere) zuzenketak egiteko Cool

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 9 - 12 Guztira: 189
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU